Hegoaldeko Danimarka
Itxura
Hegoaldeko Danimarka[1] (danieraz Syddanmark) 2007tik aurrera Danimarkan sorturiko bost eskualdetako bat da. Eskualdeak 12.191 km²-ko azalera du eta 1.201.547 biztanle (2012). Hiri handiena Odense bada ere, eskualdeko hiriburua Vejle da.
Jutlandia penintsularen hegoaldeaz gain ekialdeko Fionia, Langeland, Ærø eta Als uharteak hartzen ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Midtjylland, hegoaldean Schleswig-Holstein (Alemania), ekialdean Sjælland eta mendebaldean Ipar itsasoa mugakide ditu.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007 aurretik zeuden 78 udalerri konbinatuz 22 udalerri berri osatu dira.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Odensen: San Kanutoren katedrala, Antzokia eta Fioniako herrixka.
- Jellingeko harriak: UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak.
- Egeskov gaztelua.
- Koldinghus gaztelua.
- Sønderborg gaztelua.
- Hvedholm gaztelua.
- Belt Handiko zubia.
- Ærø uhartea.
- Legoland parkea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ærøskøbing (Ærø uhartean).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz) Hegoaldeko Danimarkako eskualdea